Apirilaren 26an, larunbata, Montsiako (Valentzia) San Jaume d´Enveja kiroldegian "Montsiako Wushu II. Txapelketa" ospatu zen.
Wushu tradizionala, modernoa, sanda eta taichi modalitateak hartu zituen lehiaketa goizeko 9:30ean hasi zen.
Nafarroa, oraingoan, León Pamplona gimnasioko kirolariek ordezkatu zuten, eta Sanda modalitatean (borrokaldia) parte hartu ondoren, Urrezko bi dominarekin eta Zilarrezko domina batekin itzuli ziren.
-60 Kg.: David Xupeng. URREZKO DOMINA.
-60 Kg.: Iñigo Asensio. ZILARREZKO DOMINA.
-65 Kg.: Xavi Zunzarren. URREZKO DOMINA.