JUDO Hace 11 meses

LEGAZPIKO JUDO TXAPELKETAKO EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

LEGAZPIKO JUDO TXAPELKETAKO EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

Maiatzaren 10ean, larunbatean, Legazpiko (Gipuzkoa) Urbeltz pilotalekuan jokatu zen Legazpiko Kadete mailako Nazioarteko IV. Judo Txapelketa.

Goizean, Judoken pisaketa eta taldeen akreditazioa egin zen, eta 13:00etan ekin zitzaion lehiaketari.

Oraingoan, Nafarroa 6 judokak ordezkatu zuten, eta ZILARREZKO eta BRONTZEZKO domina bana eta hiru 5. POSTU lortu zituzten:

   -60 Kg.: David Sola (León Pamplona). 5. POSTUA.

   -66 Kg.: Onai Perez (León Pamplona)

   -48 Kg.: Dafni Zelai Pueyo (Anaitasuna). 5. POSTUA.

   -63 Kg.: Carla Iribarren (Anaitasuna). ZILARREZKO DOMINA.

   -63 Kg.: Irati Baigorri (Anaitasuna). 5. POSTUA.

   -63 Kg.: Maider Esparza (Anaitasuna). BRONTZEZKO DOMINA.

Halaber, Nafarroako ordezkariak ere izan ziren epaile-taldean, eta 6 arbitro nafar aritu ziren arbitro-lanetan: Miguel Angel Arcos, Fco. Javier Nevado, Asier Marco, Lluis Galian, Cristina Alcalde eta Adriana Sos.

Ikus EMAITZAK erantsitako dokumentuan.

Ikusi ARGAZKIAK webgune honetako argazki-galeria atalean edo hemen klikatzen.

Ikusi ANTOLATZAILEEN argazkiak hemen klikatzen.

📄 Documentos relacionados