JUDO Hace 3 meses

Urte berria estreinatu ARIANE TORO SOLER judoka olinpikoarekin entrenatuz

Urte berria estreinatu ARIANE TORO SOLER judoka olinpikoarekin entrenatuz

2026ko urtarrilaren 2an, larunbata, 2024ko Parisko Joku Olinpikoetan aritu zen judoka ARIANE TORO SOLER-ek Iruñeko Larrabide Estadioko Arte Martzialetako Aretoan (Zangoza kalea, 36) emango diren judo entrenamenduak zuzenduko ditu.

Entrenamenduak kadete, junior eta senior kategorietako judokentzat izango dira eta ordutegi honetan emango dira:

  •    11:00etatik 13:00etara.
  •    17:00etatik 19:00etara.

IZENA EMATEKO, bidali e-mail bat secretaria@fnjudo.com helbidera zure izen-abizenak, adina eta kluba/autonomia adieraziz. Nafarroakoa ez den Federazio Autonomiko bateko Judoka bat izanez gero, e-mailean Nafarroako Judo eta D.E. Federazioaren kontu-zenbakiari inskripzio-kuota (25,00 €) ordaindu izanaren frogagiriaren kopia ere erantsi behar duzu: IBAN: ES47 3008 0202 3007 0019 5720

 

ANIMA ZAITEZ JUDOKA OLINPIKO BATEKIN ENTRENATZERA!

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados