JUDO Hace 8 años

Zorterik gabe A Coruñako "Junior European Judo Cup"-en. 2017/05/20

Zorterik gabe A Coruñako "Junior European Judo Cup"-en. 2017/05/20

 

   Maiatzak 20 eta 21 ospatu zen A Coruñako "Junior European Judo Cup" A Coruñan bertan. 15 eta 20 urte arteko (biak barne) judokei zuzenduta zegoen.

   Lehiaketa honetan Nafarroak hiru ordezkari izan zituen:

 

      -57 Kg.: Haizea Mateo (JC Ansoain)

      -66 Kg.: Ibai Gracia (Navarro de Lucha eta Teknifikazio Zentroa)

      -90 Kg.: Lucas Monreal (Natación Pamplona eta eta Teknifikazio    Zentroa)

      

Ibai hasi zen bere lehendabiziko borrokaldia irabazten Ricardo Bastos portugaldarraren kontra. Hala ere, Italiako Samuele Fascinatok irabazi zuen nafarra bigarren borrokaldia eta gure kirolaria bigarren aukerarik gabe geratu zen. Italiarrak lortu zuen brontzezko domina. .

 

Lucas selekzio kideari gauza bera gertatu zitzaion. Lehendabiziko borroka irabazi zuen Andrea Fusco italiarraren aurka, baina ezin izan zuen Julius Soneruderen kontra (Azkenean, zilarrezko domina lortu zuena). Tamalez, Lucas ere bigarren aukerarik gabe geratu zen. 

 

Haizeak zorte handixegia izan zuen zeren eta bere lehendabizikoan Norvegiako Thea Lillegaarden aurka eta bigarrenean galdu Mina Libeer belgikarraren kontra (brontzezko domina), nafarrak bai bigarren aukera izan baitzuen. Lehenengo borroka galdu zuen "errepeskan" eta bukatu zuen 9. posizioan. 

 

 

EMAITZAK ikusi daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

📄 Documentos relacionados