JUDO Hace 8 años

4 Domin Nafarrentzat Espainiako Beteranuen Txapelketan, Salamanca 2017/05/27

4 Domin Nafarrentzat Espainiako Beteranuen Txapelketan, Salamanca 2017/05/27

 

   Maiatzak 27 (larunbata), Salamancan lehiakatu zen Espainiako Judo Beteranuen Txapelketa.

 

   Nafarroak 10 ordezkari izan zituen eta honako hauek izan ziren haien kategoriak eta emaitzak: 

 

   M1:

      -60 Kg.: Iker Henares (Ardoi). BRONTZEZKO DOMINA.

      -81 Kg.: Maikel Cameron (León Pamplona)

   M3:

      -81 Kg.: Josetxo León (León Pamplona). URREZKO DOMINA.

      -81 Kg.: Galo Balda (León Pamplona)

      -90 Kg.: Raúl López (León Pamplona)

    M4:

      -66 Kg.: Sergio Casado (Lucha Burlada). 5. POSTUA.

      -73 Kg.: Jose Ramón Aragón (León Pamplona). 7. POSTUA.

      -73 Kg.: Aitor Gastesi (León Pamplona)

      -90 Kg.: Jose Mª Zabalza (León Pamplona). BRONTZEZKO        DOMINA

    M8:

      -73 Kg.: Jesús Mª López (Ardoi). BRONTZEZKO DOMINA.

 

Lehiaketa hasi zen larunbatean goizeko 10etan "70 urteko gazteen" borrokaldiekin. Begirada liluratsuak jaso zituzten partaideek ikusle guztien partez.

 

Ardoi Taldekide nafarra Jesús López izan zen Nafarroako espedizioko judokarik beteranuena 66 urterekin. Hiru borrokaldi onak egin zituen Madrilgo eta Kataluniako ordezlarien aurka. Bere atzetik tatamiren gainean estrenatu ziren beste ordezkari nafarrak. Sergio Casadok brontzezko domina laztandu zuen hiru borrokaldi lehiatu eta gero baina azken momentuan saria galdu zuen. 

 

Aitor Gastesi, Michael Cameron eta Jose Aragon estrenatzen ziren honako lehiaketa batean eta urduriak gainditu ondoren, jokaera itzela borobildu zuten Jose Ramon Aragonen brontzezko domina 73 kilo baino gutxiagoko kategorian. Zoritxarrez, nahiz eta bi wazari irabazten hasi, azken momentuan ere galdu zuen.

 

   Iker Henaresek badu esperientzia txapelketa honetan. Horregatik etxera itzuli baino lehen brontzezko domina sartu zuen maletan. M1 60 kilo baino gutxiagoko kategorian Jorge Galan madrildarraren (txapelduna atera zena) eta Jordi Pastor katalanaren kontra borrokatu zuen. 

 

12ak aldera Jesús Mª Zabalza atera zen tatamira M4 90 kilo baino gutxiagoko kategoria zaila batean borrokatzeko. Hor zeuden  senior kategoriako talde nazionaleko 3 kide ohi eta egungo kategoriako txapeldunordea. Hala eta guztiz ere, nafarrak hiru borroka lehiatu zituen eta brontzezko domina irabazi zuen. 


15:30ean Raul Lopezek debuta egin zuen bi lehiatutako borrokaldi izanda madrilgo eta euskadiko ordezkarien kontra. Berak ere, jokaera ona sinatu zuen.

 

Lehiakatu zuen azkena Josetxo León izan zen M3 81 kilo baino gutxiagoko kategorian. Lehenengo borrokaldia judoka madrildarraren aurka gogorrena izan zen eta markagailuak amaitu zuen nafarraren aldeko 4 wazzari izanda. Bigarren txandan ordezkari galiziarraren kontra ippon izugarria lortu zuen bere yoko tomoe mugimenduari esker. Emaitza errepikatu zen  erdifinalean  madrilgo judokaren aurka. Azkenik, finalean judoka galiziarra aurrean izanda, tani-otoshako ippon batek eman zion garaipena gure kirolariari.

 

Esperientzia bikaina Nafarroako ordezkari guztientzat pentsatzen ari direla jada hurrengo urtean errepikatzeaz.


EMAITZAK kontsultatu daitezke atxikita dauden dokumentuetan.

 

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados