Maiatzak 24 eta 25 Erice Judo Klubako 5 judokak parte hartu zuten "Budo Nord Cup" lehiaketan Suediako Lund herrian. Haur, kadete eta junior kategorietako kirolarei zuzenduta, Suediakoek ez ezik, Norvegia, Finlandia, Holanda, Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Bulgaria eta Danimarkako judokak ere (besteak bestek) lehiatu zuten.
Nafarrek bi zilarrezko domin lortu zituzten Joane Buldainen eta Juan Miguel Castilloren lan itzelari esker. Joanek haurren 40 kilo baino gutxiagoko kategorian irabazi zuen domina eta Juan Miguelek kadeteen 73 kilo baino gutxiagokoan. Gainera, Asier Murillok merezimendu handiko 5. postua lortu zuen kadeteen 46 kilo baino gutxiagoko kategorian. Zorte txarragoa izan zuten Irati Leceagak (-52kg) eta Iñigo Iberok (-60kg).
Lehiaketa ospatu ondoren, Judo konzentrazioa izan zen maiatzak 28ra arte (igandea).