Maiatzaren 27an, larunbatean, Iruñeko Mendillorriko Trinkete Kiroldegian ospatu ziren 2017ko Judo Haur Jokoak.
Jardunaldia hasi zen 17:30ean judoken berotze-ariketekin ezarritako tatami erraldoian. Ondoren, adinez jarrita randori borrokaldiak egin zituzten haien artean. Jarraian, txikiei atsedena emateko, Nafarroako Unibertsitateko Kendo Klubaren eta Nafarroako Judo eta kirol elkartuen Federakuntzako aikido sekziokoen eskutik, erakustaldiak gozatu genituen.
Erakustaldiak ikusi ondoren, txikiak tatamira atera ziren, kasu honetan, txikien eta irakasleen arteko randori egiteko.
Azkenik, 18:45 aldera ekimen honetako babesleen eskainitako opariak zozketatu ziren (kamisetak, maletak, bizikleta, etab.) eta goxokiak, puxikak, gorrak etab. banatu ziren txikien artean. Festa beste opari batekin agurtzeko, txiki bakoitzak merienda-poltsa bana izan zuen (ogitartekoa, ura, zukua, txokolatea, goxokiak, etab.).
Nafarroako Judo eta K.E. Federazioak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan lagundu diguten enpresa guztiei, haiei esker txikiek arratsalde dibertigarria gozatu ahal izan zutelako.
KOLABORATZAILEAK:
.- Aspil - Vicente Vidal.
.- Aguas Belascoain.
.- Pastas Arruabarrena.
.- Chocolates de Navarra (Pedro Mayo)
.- Ukemis.
.- Diario de Navarra.
.- Caja Rural de Navarra.
.- Kino Soluciones Promocionales.
.- Caprabo.
.- Juan Gonzalez Regalos de Empresa.
.- Senda Viva.
.- Hotel Holiday Inn Express
.- InterSport Irabia.
.- Viajes Ecuador.
.- Hotel Bed4U
.- Celigüeta.
.- Hotel Zenit.
.- Taberna.
.- Deport-Dis
.- Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ)
.- CaixaBank
.- Asvona.
.- Nafarroako Gobernua (NKGI).
Berriro, mila esker zuen esfortzuagatik eta aktibitatea aurrera ateratzen laguntzeagatik!
ESKERRIK ASKO!!!
ARGAZKIAK ikusi argazki galerian edota hemen sakatzen.
Diario de Navarra egunkarian argitaratutako kartela ikusi hemen sakatzen.
ARGAZKI gehiago ikusi hemen sakatzen.