JUDO Hace 8 años

Judo Isterria Italiako Ravenna herriko Txapelketa Internazionalean

Judo Isterria Italiako Ravenna herriko Txapelketa Internazionalean

 

Maiatzaren 11tik 15era Isterria Hezkuntza Bereziko Eskolaren Judo ordezkariak, beraien entrenatzaile Arantza Meca (zentroko irakaslea) eta zentroko zuzendaria Laura San Martín Ravennara (Italia) joan ziren XV. kirola eta integrazio jardunaldietan parte hartzeko.

 

Caja Navarra Fundazioaren, Isterria HBEko Guraso-Elkartearen eta familien laguntzari esker bidaia aurrera atera zuen gure judoken aldeko apostua erakusten hainbat ikuspuntutik.

 

Kirol ikuspuntutik ere ekimen erabat arrakastatsua izan da. Isterria HBEk Espainia ordezkatzen zuen lehiaketan. Historikoa da lehendabiziko aldiz herria ordezkatu zen adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako judo txapelketa internazional batean.

 

Oier Varelak, Paula Villanuevak, Jorge Fernándezek, Felipe Arzozek, Iosu Vilariñok, Jorge Carrerasek eta Naira Claverrek 2 urrezko eta 5 brontzezko domin eskuratu zituzten. Puntuetako sailkapenean Isterriak bukatu zuen 5. postuan, parte-hartzea 25 taldekoa izanda (15 herrietatik etorritakoak).

 

Lehiaketa ez ezik, honako bidai batek dakarrena ere esperientzia itzela izan da gure ikasleentzat. Bidaia trenez eta hegazkinez egin zutenez eta hotel batean ostatuz zeudenez (batzuentzat lehendabiziko aldiz izanda), autonomiako eta gizarte-harremanetako arloak landu ziren etengabe. Azpimarratzekoa izan da guztion arteko harmonia eta bereziki selekzio brasildarrarekin izan duten harreman estua.

 

Lehiaketari esker hainbat sentsazio bizi dituzte. Jendez beteta dagoen kiroldegi batera joatea, tatamian sartzean, ezezagun baten aurka lehiakatzea arbitroa errespetatuz.... Hau guztia gertatu da irabazpen eta porroten artean. Beldurrak gainditzea, porrota eta garaipena bideratzea, bakoitzaren gaitasunak eta mugak barneratzea... Lehiaketak heltzen laguntzen die.

 

Ikasleak pozez gainezka etorri dira bizitako emozioengatik eta entrenamenduak berriro egiteko nahian hurrengo lehiaketei begira Judo bateragarriaren alde lan egiten baitute Frantzian, Italian, Holandan eta Alemanian...

 

Nafarroan Arantza Meca entrenatzaileari esker lan egiten da "Gutziontzako Judo"-aren alde. Arantza da Espainiako Judo eta K.E Federazioko Judo eta Hezkuntza Bereziko departamenduko zuzendaria eta Nafarroako Kirol Egokituak Federazioko irakaslea.

 

Informazio gehiago ikusi hemen sakatzen.


📸 Más imágenes