JUDO Hace 8 años

Jaione Ekisoain BRONTZEZKO DOMINA Bukaresteko European Judo Openen

Jaione Ekisoain BRONTZEZKO DOMINA Bukaresteko European Judo Openen

 

Judoka nafarra eta Club Natación Pamplonako kirolaria eta  Nafarroako Judo Teknifikazio Zentroko kidea JAIONE EQUISOAIN Bukarestera joan zen ekainak 3 eta 4 Errumaniako 2017ko European Judo Openean parte hartzera. 

 

Ostiralean, talde guztien partaideak akreditatu ziren eta 19:00etatik izan zen Jaione Ekisoain nafarraren 57 kilotik azpiko kategoriako pisaketa.

 

Jaione egungo Espainiako Judo Absolutu Txapelduna da 57 kilotik azpiko kategorian eta bere lehiaketa hasi zen larunbatean 10:00etatik. Nahiz eta lehendabiziko borrokaldia Italiako Miriam Boi-ren aurka irabazi, final-laurdenetan, Martina Lo Guidice-k italiarra ere irabazi zuen nafarra eta lehiaketako txapeldunordea izan zen. Hala ere, Jaionek berreuakera izan zuen eta Ukraniako Shushana Hevondian irabazi ondoren, BRONTZEZKO DOMINA lortu zuen.

 

Judoka nafarrarekin batera, Espainiako Selekzioko beste 23 kide gehiagok parte hartu zuten Bukaresten. 

 

Emaitzak ikusi daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados