Ekainaren 11n Iruñeko Larrabide Estadioan egin zen lehendabiziko aldiz Nafarroan Judoko 6. Danera pasatzeko gradu azterketa.
7 Judoka nafar aurkeztu ziren zeinak Kata Kodokan Goshin Jitsu, judoko hainbat oinezko eta lurreko teknika desberdinak gainditu eta eurek egindako tesina defendatu ondoren, gerriko zurigorria eskuratu zuten (Judoko goi mailakoek janzten duten gerrikoa).
Hona hemen 7 nafarren izenen zerrenda eta bakoitzak aurkeztutako tesina:
1) ANDRES MORENO HERNANDEZ: Egungo Nafarroako Judo eta KEko Defentsa Pertsonalako zuzendariak aurkeztutako tesiaren gaia Defentsa Pertsonalean mugikortasuna, sahiestea eta desplazamendua izan zen.
2) ARANTZA MECA SAN MARTIN: Egungo Espainiako Judo eta KE Errege Federazioko Judo Egokitua sailako batzordekideak Judoaren onurak azaldu zituen baita autismo eta adimen gaixotasunak dituzten pertsonekin nola lan egitea ere.
3) EDUARDO ROBLES OSCOZ: “Nage No Kata”-ren garapenaz hitz egin zuen.
4) FERMÍN ESPILA LEÓZ: Judoko onurak, erabilpenak eta 4 eta 6 urte arteko txikiekin lan egiteko moduak azpimarratzen zituen lana aurkeztu zuen.
5) MIGUEL ANGEL ARCOS FERNANDEZ: Egungo Nafarroako Judo eta KE Federazioko arbitraje zuzendariak aurkeztutako tesian lantzen gaiak Judoko arbitrajearen bilakaera gaur egun arte, eta araudiaren ezarpena gaurko arbitrajean ziren.
6) RICARDO BENGOECHEA ANDUEZA: Egindako lanak “Ne-Waza” Lurreko Judo-taz hitz egiten zuen.
7) ROBERTO MARTIN MARTINEZ: Fisioterapeuta ogibidez, Judoko ohiko lesioen prebentzioa, tratamendua eta sendatzea azaldu zituen.
7 Judoka nafarrekin batera Euskadiko Jone Irastorza Ezkurdiak ere azterketa egin zuen eta Judoaren praktika 6 eta 9 urte arteko haurtzaroan deitutako tesina defendatu zuen.
Judoko 6. Daneko azterketa egin zutenek ondorengo Judoko Maisuetako epaimahaia izan zuten:
.- Jose B. Areta Iriarte (8. DANekoa)
.- Alfredo Elizalde Virto (7. DANekoa)
.- Yolanda Soler Grajera (7. DANekoa)
.- Eduardo Marco Arizu (Epaimahaiako Idazkaria). (6. DANEKOA)
Azpimarratzekoa da Judoko 6. DANeko deialdi hau batez ere Fermin Oyaga Maisuak egindako lanaren emaitza dela. Gaur egungo 8. Daneko Irakasleak 1957.ean Judoa Nafarroan sarrerazi zuen lehendabiziko klaseak ematen eta 1959.ean Nafarroako Judo eta KE Federazioa sortu zuen. Gauzak horrela, deialdi hau ospatu arte, gure kirolariek joan behar izaten zuten beste erkidegoetara Judoko 6. Daneko azterketa egin nahi bazuten.
Modu berean, Judoko 6. Daneko deialdi honek erakusten du bai irakasleen bai kirolarien esfortzua Federazioaren 58 urteko ibilaldian. Egindako esfortzu hau islatuta ikusten da Nafarroako leku desberdinetako gradu handiko zazpi maisuak, datuak argi uzten baitute Iruñean sortu zen arren, Foru Komunitateko toki guztietara zabaltzea lortu duela gaur 26 kluba eta goi gradudunak izanda.
Zazpi gradudun berrien klubak honako hauek dira:
Tafallako Bertxarri Kluba: Andres, Fermín eta Ricardorena.
Tuterako Shogun Kluba: Miguel Angelena.
Erice Judo Kluba: Arantza eta Eduardorena.
Iruñeko Larraona Kluba: Robertorena.