JUDO Hace 8 años

Jaione Ekisoain, 5.a Mexikoko Judo Gran Prix-en 2017-06-16

Jaione Ekisoain, 5.a Mexikoko Judo Gran Prix-en 2017-06-16

 

JAIONE EKISOAIN ZARAGÜETA judoka nafarrak, Natación Pamplona klubakideak eta Teknifikazio Zentroko Programako kirolariak lehiatu zuen ekainaren 15etik 18ra Mexikoko Judoko Grand Prix-en.

 

Parte hartu zuen 57 kilo baino gutxiagoko kategorian eta pisaketa izan zuen ekainak 17 20:00etatik. Hurrengo egunean, ostiralean,  10:00etatik hasi zen lehiaketa. 

 

Jaione Ranking Mundialeko 30.a da eta lehendabiziko borrokaldia irabazi zuen Viola Waechter alemaniarraren aurka (42.a Ranking Mundialean). Hala ere, finalaurrekoan galdu zuen Panamako Miryam Roper-ren kontra (Ranking Mundialeko 5.a eta txapelketako txapeldunordea atera zena). Bigarren aukera izan zuen baina ezin izan zuen brontzezko domina eskuratu Kubako Anailys Dorvigny-k hamabost minutuko borrokaldi gogorra irabazi baitzuen (Ranking Mundialeko 32.a). Gauzak horrela, Jaionek 5. postuan bukatu zuen.

Cancunetik itzuli ondoren, judoka nafarrak parte hartuko du ekainaren 30etik uztailaren 7ra Castelldefelseko kontzentrazioa eta handik Japoniara bidaiatuko du 3 aste entrenatzeko asmoz. 

 

ARGAZKIAK ikusi daitezke Argazki-Galerian edota hemen sakatzen.

 

EMAITZAK, atxikita dagoen dokumentuan.

📄 Documentos relacionados