Abuztuaren 26tik irailaren 4ra ospatu da banakako eta taldekako Munduko Judo Absolutu Txapelketa Budapesten, Hungrian.
Espainiako Selekzioak 12 kirolari izan ditu, 5 gizonezko kategorian eta 7 emakumezoan. Haien artean, judoka nafarra Jaione Ekisoainek eta entrenatzaileak Yolanda Solerrek eta Jose Tomas Torok parte hartu dute lehiaketan. Bi entrenatzaile hauek Nafarroako Teknifikazio Zentroko Programako kideak dira.
Ekisoainek ez du zorte onik izan. Izan ere, aspalditik hasitako prestaketa gogorra egin arren, judoka nafarrak ez du emaitzarik lortu 57 kilo baino gutxiagoko kategorian.
Hala ere, oso ongi hasi zen lehiaketa Azerbayaneko Ichinkhorloo Munkhtsedev irabazi baitzuen. Tamalez, bigarren borrokaldian Frantziako Helene Receveaux-en kontra galdu zuenez, ez zuen errepeskatzeko aukerarik izan. Gogorarazi behar da judoka frantziarra Munduko Rankingeko 3.a dela.
Kategoria honetako emaitza ikusi daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta Ukemik Jaione Ekisoaini egindako elkarrizketa irakurri dezakezu hemen sakatzen.
Lehiaketa zuzenean ikusi daiteke esteka honen bidez