Urriaren 12an, larunbatean, Iruñeko Larrabide Estadioan 10:30etik 12:30era judo topaketa izan zen eta judoka nafarrek eta aragoiarrek parte hartu zuten.
Jose Torok (Nafarroako Judo Teknifikazio Zentroko Entrenatzailea) bideratu zuen entrenamendua eta 30 judoka inguruk parte hartu zuten. Haien artean, Aragoiko Teknifikazio Zentroko 8k, Daniel Ponsekin, beraien entrenatzailearekin batera. Beste aldetik, Ademar, Anaitasuna, Carmelitas, Irabia, Larraona, Natación Pamplona eta Navarro de Lucha klubetako kide nafarrek ere entrenamendutaz gozatu zuten.
2017-2018ko denboraldi honi begira, bi Teknifikazio Zentroen arteko topaketa gehiago aurreikusita daude. Hurrengoa, Iruñeko Larrabide Estadioan azaroaren 10ean 18:30etik 20:30era.