JUDO Hace 8 años

Ikastaroa: Lehen sorospenak tatamin 2017/11/12

Ikastaroa: Lehen sorospenak tatamin 2017/11/12

Azaroaren 12an (igandean) Iruñeko Larrabide Estadioan Roberto Martinezek (Fisioterapian Graduduna, Judo Entrenatzaile Maisua eta 6. Daneko gerriko beltza) "Tatamin lesio kasuaren aurrean aholkatzen diren urratsak" ikastaroa zuzendu zuen. Lau orduko saioa 9:30ean hasi zen eta 20 pertsonak parte hartu zuten. Judo, Jiu-Jitsu edo Aikido irakasleak ziren guztiak.

 

Helburua zen bertaratuei lehen sorospenetako azkeneko teknikak aurkeztea eta tatamin lesio bat izanez gero, praktikara nola eramatea. Modu berean, klasean lesio bat izanez gero zer egiteari eta zer egiteari buruzko azkeneko aholkuak ere birpasatuak izan ziren. Ikastaro etretenigarria eta partizipatiboa izan zen zeren eta irakaslearen azalpenekin batera irakasleek klase batzuetan bizitako esperientziak kontatu baitzituzten adibide gisak.

 

Luzapen ariketen garrantzia azpimarratu zen, aholkatu zen osasun-materiala nola erabili eta gogorarazi zen ze inportantea den ikasleen alergiak eta ez ohiko gaixotasunak ezagutzea (krisi epileptikoak, eta abarrekoak....).