Ostiral honetan 13:00etan Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan banatu dituzte Nafarroako Gobernuaren Kirol Merezimenduaren dominak.
Nafarroako Presidenteak Uxue Barkosek ekitaldia zuzendu du eta bertan, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárezek; Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak, Ana Herrerak; NKGIko zuzendari kudeatzaileak, Rubén Goñik, eta Kiroleko zuzendariordeak, Primitivo Sánchezek ere parte hartu dute.
Saridunen artean, MIGUEL ANGEL MONREAL SEVILLAk eta JESUS EDERRA FERNANDEZek Zilarrezko Domina jaso dute, lehenak Aikidon eta bigarrenak Jiu-Jitsun protagonizatu duten ibilbideagatik.
Esteka honen bidez, Nafarroako Gobernuko prentsa oharra kontsulta daiteke.