Joan den igandean, hilak 28, Iruñeko Mendillori Kiroldegian lehiatu zen Nafarroako Judo Txapelketa junior kategorian. 15 eta 20 urte arteko judokei zuzenduta zegoen (biak barne).
LEHIAKETA ORDUTEGIA
.- Pisaketa ez ofiziala: 9:30etik 9:40era.
.- Pisaketa Ofiziala: 9:40etik 10:00etara.
.- Arbitroen bilera: 10:10ean.
.- Lehiaketa: 10:30etik.
.- Domina-banaketa: 12:00etan.
EMAITZAK kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.
Nafarroako Junior Txapelketa hauek Espainiako Txapelketako Iparraldeko Sektore fasean parte hartuko duen Nafarroako Selekzioa osatuko dute. Lehiaketa Gasteizen, 2018ko otsailaren 10ean izango da.
Argazkiak ikusi GALERIAK atalean edo hemen sakatzen