Junior kategoriako European Judo Cup lehiatu zen Comibran (Portugal) martxoaren 16tik 18ra. 15 eta 20 urte arteko judokei zuzenduta zegoen (bi adinak barne) eta Nafarroak 3 ordezkari izan zituen:
-52 Kg.: Natalia Roda (Nafarroako Judo Federazioa - León Pamplona)
-55 Kg.: Sergio Palacios (Nafarroako Judo Federazioa- León Pamplona)
-60 Kg.: Julen Toro (Nafarroako Judo Federazioa - Irabia)
Delegatua: Josetxo León.
Sergio Palacios lehiaketatik kanpo geratu zen lehenengo txandan Andre Diogo portugaldarraren aurka galdu ondoren. Aurkaria gaurko Junior kategoriako txapelduna da bere herrian. Nafarrak ez zuen berraukerarik izan.
Julen Toro bere partez, irabazten hasi zen, hain zuzen ere Pedro Sousa portugaldarra irabazi zuen lehendabiziko borrokaldian, baina bigarrenean, David Vopat txekiarraren aurka galdu egin zuen eta berraukerarik gabe geratu zen.
Natalia Rodak Jasmine Hacker-Jones ingelesaren kontra galdu zuen lehendabiziko txandan eta ez zuen berraukerarik izan.
EMAITZA osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.