JUDO Hace 8 años

Judoka nafarrek 7 domina ekarri dituzte Andorratik

Judoka nafarrek 7 domina ekarri dituzte Andorratik

Apirilaren 21ean eta 22an Andorrako Hantei Judo Klubak antolatu zuen kategoria guztietako judokei zuzendutako Andorra Hiriburuko Txapelketa Internazionala.

 

Larunbatean, hilak 21, gorako kategoriek parte hartu zuten. Alegia kadete kategoriatik gora. Igandean, beheko kategorietako judoken txanda izan zen.

 

Lehiaketa honetan Nafarroak Erice eta Atarrabia klubetako 8 kide izan zituen eta honako hauek izan ziren haien emaitzak:

 

 

1. Kimu kategoria:

 

   -48 Kg.: Arrate Murillo (Atarrabia). URREZKO DOMINA.

 

   -42 Kg.: Aitor Arribas (JC Erice). BRONTZEZKO DOMINA.

 

   +55 Kg.: Arkaitz Eneriz (Atarrabia). URREZKO DOMINA.

 

2. Haur kategoria:

 

   -38 Kg.: Aimar Gusano (Atarrabia). URREZKO DOMINA.

 

   -42 Kg.: Daniel Cervantes (Atarrabia). BRONTZEZKO DOMINA.

 

   -50 Kg.: Iker BizKai  (Atarrabia). BRONTZEZKO DOMINA.

 

   -44 Kg.: Joane Buldain (JC Erice). URREZKO DOMINA.

 

 

3. Kadete kategoria:

 

   -50 Kg.: Asier Murillo (JC Erice).

📄 Documentos relacionados