Joan zen asteburuan, hilak 18 eta 19, Junior kategoriako European Cup lehiatu zen A Coruñan. 15 eta 20 urte arteko kirolariei zuzendutakoa zen.
Ostiralean 10:00etan kirolariak akreditatu ziren eta larunbatean 10:00etatik kanporaketak aurpegiratu zituzten.
Lehiaketa honetan, Nafarroak ordezkari pare bat izan zuen:
-55 Kg.: Sergio Palacios (León Pamplona)
-60 Kg.: Julen Toro (Nafarroako Judo Federazioko Teknifikazio Zentroa eta Irabia)
Biek egindako esfortzua handia izan arren, ez zuten zorte handirik izan. Sergiok bere lehendabiziko borrokaldia galdu zuen Daniel Santos portugaldarraren aurka. Julen bere partez, Yoav Toren israeldarra irabazten hasi zen baina galdu egin zuen Gevorg Karapetiain errusiarraren aurka (txapeldun izaten amaitu zen) eta ez zuen lehiakatzeko bigarren aukerarik izan.