JUDO Hace 7 años

2018an Iruñean emandako Judo/Jiu-Jitsu titulu akademikoaren bukaera arrakastatsua

2018an Iruñean emandako Judo/Jiu-Jitsu titulu akademikoaren bukaera arrakastatsua

Pasa den abuztuaren 4an, bukatu zen Iruñean emandako Judo eta Jui-Jitsu titulazio federatiboaren kurtsoa.

Uztailaren 26an, goizeko 9:00etan hasitako eta Larrabide Estadioan eta Fuerte del Príncipe egoitzan emandako klaseak Nafarroako, Errioxako, Aragoiko, Euskal Herriko, Kataluniako, Baleareetako eta Galiziako 25 lagun izan zituzen berean

Ondorengo titulazio federatiboak lortzeko izan dira klaseak:

 

      .- Judo monitore-irakasle.

      .- Jiu-Jitsu monitore-irakasle.

      .- Judo irakasle entrenatzaile erregionala.

      .- Jiu-Jitsu irakasle entrenatzaile erregionala.

      .- Judo maisu entrenatzaile nazionala.

      .- Jiu-Jitsu maisu entrenatzaile nazionala. 

Judo eta Kirol Elkartuak Defentsa Pertsonaleko titulazioarekin homologatzeko beharrezkoa den kurtsoa eman da ere.  

Lehendabiziko argazkian 25 ikasleak eta Eduardo Marco Arizu, Judo eta K.E Nafarroako Federazioaren  Zuzendaria (zutik eskuinetik lehena) ageri dira.

Beste argazkia Arantxa Mecak (bigarren lerroan lehena eskuinetik) emandako klase praktikoaren amaieran egin zen. Arantxa Mecak hezkuntza-behar bereziak dituzten kirolarien Judo programa bideratzen du, zeinetan parte hartzen duten 4 haur lagundu zuten klasean.

📸 Más imágenes