Teknifikazio Zentroko programaren barne dauden 2018/2019 denboraldiko Judo entrenamenduak hasiko dira datorren irailaren 3an, astelehenean, Iruñeko Larrabide Estadioan.
Ordutegiak honako hauek izango dira:
- Astelehen eta asteazkenetan: 19:00etatik 21:00etara.
- Astearte eta ostegunetan: 19:30etik 21:00etara.
Sarbideko arazoak ez izateko gogorarazten da Larrabideko sarbide txartela behar dela. Lortzeari begira, klubek kirolarien zerrenda eta haien ordutegiak jakinarazi beharko dizkiote federazioari guk Estadioarekin tramita dezagun.