JUDO Hace 7 años

Jaione Ekisoainek BRONTZEZKO DOMINA lortu du Europako Judo Kopan

Jaione Ekisoainek BRONTZEZKO DOMINA lortu du Europako Judo Kopan

Malagako Senior kategoriako Europako Judo Txapelketa lehiatua izan da "Ciudad Jardín" kiroldegian urriaren 20an eta 21ean.

15 urte gutxieneko judokei zuzendutako lehiaketa honetan Nafarroak hiru ordezkari izan ditu.

Espainiako Judo eta Diziplina Elkartuen Errege Federazioak JAIONE EKISOAIN (Junbi-Taisho) deitu zuen eta judoka nafarrak BRONTZEZKO domina irabazi zuen.

Gizonezkoen lehian ere ordezkari nafarrak izan genituen. Biak Natacion Pamplona klubakideak:

JAVIER LASSA ez zen ongi hasi 60 kilo baino gutxiagoko kategorian Emmanuel Martins portugaldarren aurkako izandako lehenengo borrokaldia galdu zuelako eta gero ez zuen bigarren aukerarik izan.

LUCAS MONREALi gauza bera gertatu zitzaion 90 kilo baino gutxiagokoan. Portugaleko Tiago Rodriguezen kontra galdu eta gero, ez zuen bigarren aukerarik izan. 

Lehiaketa bukatu eta gero, Judo kontzentrazioa izaten ari da Malagan bertan urriaren 22tik 26ra baina judoka nafarrak ez dira parte hartzen ari.

 

EMAITZAK atxikita dagoen dokumentuan.

 

Espainiako Federazioko argazkiak.

📄 Documentos relacionados