Espainiako Wu-Shu Modernoko Txapelketa Madrilen martxoaren 9an eta 10ean izan zen eta Kadete, junior eta absolutu kategorietako kirolariei Kirol Kontseilu Goreneko Pabilioi Naguusian aritu ziren.
Lehiaketa honetan, Nafarroak 5 ordezkari izan zituen. Hain zuzen ere, Junior eta Absolutu kategorietako Sanda eta Quinda modalitateetan. Hona hemen, emaitzak:
-60 Kg.: Sandra Canabal (Absolutu kategoriako Sanda). ZILARREZKO DOMINA.
-65 Kg.: Sandra Escribano (Junior kategoriako Sanda)
-65 Kg.: Iñigo Mangado (Junior kategoriako Quinda). BRONTZEZKO DOMINA.
-85 Kg.: Eneko Hernandez (Absolutu kategoriako Sanda). BRONTZEZKO DOMINA
-90 Kg.: Magdiel Espinosa (Absolutu kategoriako Sanda). ZILARREZKO DOMINA.
Lehiaketako egitaraua kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan.
Ikusi ARGAZKIAK argazki galerian edo hemen sakatzen.