__________________________________________________
Espainiako Judo eta Diziplina Elkartuen Errege Federazioak jakinarazi digu aurten DORTSAL EZ DAGOENIK haur eta kadete kategorietako Espainiako Judo Txapelketerako. Akreditazioa egiterakoan Judogietan jarri behar diren pegatinak banatuko dira.
__________________________________________________
Apirilaren 26an eta 27an Valentziako Fuente de San Luis Udal Kiroldegian Eskola Adineko Espainiako Txapelketa ospatuko da non haur eta kadete kategorietako judokek parte hartuko dute.
Talde nafarrak 39 kide izango ditu. 20k parte hartuko dute haur kategorian eta 19k kadeteen lehian. Haiekin batera, lau entrenatzailek eta arbitro nazional batek bidaiatuko dute. PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan.
Ostiralean, hilak 26, haur kategoriako lehiakideek parte hartuko dute (gizonezkoen eta emakumezkoen bi pisu altuenetako kideek ezik), eta larunbatean, hilak 27, haur kategoriako goiko pisuetako eta kadete kategoriako kirolari guztiak arituko dira. Ikusi EGITARAUA erantsitako dokumentuan.
EKIPAZIOA: Espainiako Federazioak bidalitako DORTSALAK jaso bezain pronto, klubei abisatuko diegu posta elektronikoz eta webgunean argitaratuko dugu Nafarroako Federazioan EKIPAZIOA (40 euroko fiantza ordaindu beharko da) eta DORTSALAK bil ditzazuen.
Joanerako eta itzulerako bidaian parte hartzaile guztiek Federazioak emandako txandala eraman beharko dute, baita hotelatik kiroldegira eta kiroldegitik hotelera egindako lekualdatzeetan ere bai.
JUDOKA GUZTIEK ARAUZKO JUDOGI ZURI ETA URDIN BANA ERAMAN BEHARKO DUTE.
Dena den, norbaitek ekipazioa bildu nahi badu gaurtik, 11:00etatik 16:30era egin ahalko du. Kontuan izan, DORTSALAK jaso bezain pronto, itzuli beharko dela biltzera.
OSTATUA: Espedizio nafarra Valentziako BELERET HOTELean egonen da. Ostegunean, hilak 25, gauez sartuko dira eta larunbatean, hilak 27, aterako dira.
BIDAIA: Espedizio osoak Federazioak antolatutako OROZ enpresaren autobusaz bidaiatuko du.
Irteeraren egunean kirolariek etxean bazkalduko dute eta etxetik eraman beharko dute bokata edo nahi dutena afaltzeko. Pisua nola daramaten arabera.
1) Apirilak 25, osteguna: Iruñetik, Valentziara.
15:00 H: Irteera IRUÑETIK (Sadar futbol zelaitik - Sadar Kalean, Osasunaren dendaren aurrean).
15:30 H: Geldialdi TAFALLAN - Merkataritza guneko geltokian.
16:15 H: Geldialdi TUTERAN - Sofía Erregina Hospitaleko Parking-ean.
2) Apirilak 27, larunbata: Valentziatik, Iruñera.
18:00 - 18:30 H: Irteera Valentziatik Tuteran, Tafallan eta Iruñean gelditzen.
Informazio guztia atxikitutako dokumentuetan kontsultatu.
IKUSI PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA ERANTSITAKO DOKUMENTUAN