Estoniako Europako Judo Irekia lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 12, Tallinen.
Torneo honetan Judo nafarraren Teknifikazio Zentroko kidea den Jaione Ekisoainek Nafarroa ordezkatu zuen.
Ostiralean, Ekisoainek pisaketa izan zuen eta larunbatean 10:00etatik aritu zen 57 kilo baino gutxiagoko kategorian.
Jaionek lehenengo borroka irabazi zuen Sif Boujou daniarraren aurka, bigarrenean Nora Bannenberg alemaniarraren gainditu zuen, eta final-erdietan, Jana Ziegler alemaniarrari gailendu zion. Azkenik, Finalean, Priscilla Gneto frantziarraren kontra galdu zuen bigarren posizioan amaituz eta zilarrezko domina irabaziz.
Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuan.