JUDO Hace 6 años

Enrique Teruelek bosgarren postua lortu zuen Beteranoen Munduko Judo Txapelketan

Enrique Teruelek bosgarren postua lortu zuen Beteranoen Munduko Judo Txapelketan

Beteranoen kategoriako Munduko Judo Txapelketa lehiatua izan zen urriaren 10etik 13ra Marrakechen (Maroko).

 

Enrique Teruel judoka nafarrak parte hartu zuen 90 kilo baino gutxiagoko M4ko kategorian. Ostiralean, hilak 11, pisaketa izan zuen, eta larunbatean, 10:00etan hasi zen lehiakatzen.  

 

Enriquek irabazi zuen Milan Bogic serbiarraren kontrako lehenengo borroka, bigarrenean Yahia Berchiche argeliarrari gailendu zion, final-laurdenetan Alban Trocherie frantziarra gainditu zuen, baina final-erdietan galdu zuen Aouzi Baid marokoarraren aurka. Bigarren aukera izan arren, Jeroen Letterie holandarra nafarrari gailendu zionez, gure kirolariak 5. POSTUA lortu zuen sailkapen finalean.

 

Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados