Kirol Merituari Urrezko eta Zilarrezko Dominak eta Ohorezko Aipamenak eman ziren atzo, hilak 27, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.
Bertan, Arantza Mecak Zilarrezko domina jaso zuen, eta Miren Leonek Ohorezko Aipamena.
Arantzak esker ona jaso zuen judo entrenatzaile ibilbide oparoarengatik eta Nafarroan judo egokitua bultzatu zuen lehena izateagatik. Hain zuzen ere, behar bereziak dituzten kirolariekiko konpromesuarengatik eta pertsona hauen aldeko lanarengatik.
Mirenek bere partez, Ohorezko Aipamena jaso zuen kirolari bezala izandako ibilbidearengatik. Arrakasta garrantzitsuenen artean, azpimarratu daitezke titulu nazionalak eta internazionalak, baita 2000an Sidneyn lortutako diploma olinpikoa ere. Gero, ibilbide bikaina lantzen ari da entrenatzaile gisa bere esperientzia partekatzen eta judoka asko eta ospa handikoak hezten.