Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrek zuzendutako judo entrenamendu bateratuaz gozatu ahal izan zuten joandako abenduaren 17an Iberoko Isterria Hezkuntza Bereziko Zentroan.
Arantxa Meca entrenatzaile nazionalak zuzendutako saio honetan bai Isterriako ikasleak bai Atarrabiako Erice Judo Klubako judokak aritu ziren. Adiskidetasun eta kiroltasun handiko jardunaldia izan zen.