Mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu Nafarroako Judo eta K.E. Federazioak aseguru medikoa eskainiko duela ASISAren bidez.
Istripu kasuan jarraitu behar den PROTOKOLOA kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.
a) LEHENENGO KONTSULTA:
Istripua izan ondoren minarekin jarraituz gero, pazienteak San Miguel Klinikako Larrialdietako Zerbitzura joan beharko du. Artatua izan eta gero, txosten medikoa emango diote. Hurrengo 72 orduetan Pazienteak txosten hori eraman beharko du Nafarroako Judo eta K.E. Federaziora hemendik ASISA-rekin istripu partea tramita dezagun. Larrialdietako Zerbitzuan arreta jaso ondoren hitzordua ematen badiote edo berak kontsulta eskatzea agintzen badiote, hurrengo puntuko urratsak eman beharko ditu.
b) HURRENGO BISITAK ETA OSASUN-AZTERKETAK:
Larrialdietako Zerbitzuko lehenengo bisitan kontsulta izateko edo probak egiteko hitzordua jasoz gero, Nafarroako Judo eta K.E. Federazioari jakinaraziko zaio data, ordua eta Doktorea zehazten 948.21.32.19 telefonoaren bidez. Modu honetan, ASISA-ren Baimena tramitatuko zaio, eta eskatzen den moduan, hitzorduaren egunean ASISA-ren Baimena inprimatua eraman ahalko du. Betebehar hau errepikatu beharko da pazientearen kontsulta edo proba mediko bakoitzarengatik.
Tramite hauek egin ez gero, pazientea izan duen laguntzaren gastuaz arduratuko da.
LARRIALDI istripua izatearen kasuan, ondorengo Zentroetara joan beharko da:
1.- Iruñeko SAN MIGUEL KLINIKA
2.- Tuterako SAN MIGUEL KLINIKA, astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara.
3.- Tuterako SOFIA ERREGINA OSPITALEA, 21:00etatik 8:30era. Soilik larrialdiak.
4.- Lizarrako HITZARTUTAKO IMQ ZENTROA.
5.- ASISA ospitaleko sarea, Estatuko beste tokietan.
ASISAren Telefonoa: 91.991.24.40 - 24 orduko zerbitzua.
Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuan.
Istripua Nafarroatik kanpoko lehiaketan pairatzen baduzu, atxikta dagoen dokumentuan agertzen diren OSASUN-ZENTROetara joan beharko duzu.
Ahal izanez gero, gomendatzen da Iruñera itzultzea San Miguel Klinikako medikuaren arreta jasotzeko.