Junior mailako Espainiako Judo Txapelketako Ipar Sektoreko Fasea lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 8, Gasteizen. Bai gizonak, bai emakumeak aritu ziren Arriaga Kiroldegian.
15 eta 20 urte bitarteko kirolariei zuzendutako lehiaketa honek Aragoiko, Errioxako, Euskadiko eta Nafarroako judokak bildu zituen.
Nafarroak 18 ordezkari izan zituen ondorengo emaitzak lortuz:
-60 Kg.: Sergio Palacios (León Pamplona). URREZKO DOMINA.
-60 Kg.: Sergio Murillo (J.C. Erice). BRONTZEZKO DOMINA.
-60 Kg.: Yurian León (Shogun)
-66 Kg.: Asier Nieto (Nafarroako Borroka Kluba). ZILARREZKO DOMINA.
-66 Kg.: Sergio Vergara (Irabia)
-66 Kg.: Joel Roncal (Bertxarri)
-66 Kg.: Julen Toro (Irabia). URREZKO DOMINA.
-73 Kg.: Diego Corera (Bertxarri)
-81 Kg.: Christian Perez (Ribera Navarra). BRONTZEZKO DOMINA.
-90 Kg.: Soufiane El Messaoui (Nafarroako Borroka Kluba). ZILARREZKO DOMINA.
-90 Kg.: Gorka Rodriguez (Bertxarri)
-100 Kg.: Aimar Alzon (Judo Egües). ZILARREZKO DOMINA.
-100 Kg.: Daniel Duc (Shogun). BRONTZEZKO DOMINA.
+100 Kg.: Joseba Lavado (León Pamplona). ZILARREZKO DOMINA.
-52 Kg.: Silvia Arribas (Irabia). URREZKO DOMINA.
-57 Kg.: Ainhoa Puyo (Nafarroako Borroka Kluba). BRONTZEZKO DOMINA.
-63 Kg.: Leire Ronkal (Larraona). URREZKO DOMINA.
-63 Kg.: Lucia Sanchez (León Pamplona).
EMAITZAK deskarga ditzakezu erantsitako dokumentuaren bidez.
Fase Sektor honetan urrezko edota zilarrezko domina lortu dituzten kirolariak sailkatu dira otsailaren 22an Alcalá de Henaresen (Madril) izango den Junior Mailako Espainiako Judo Txapelketako Fase Finalerako. Lortu dituzten zortzi nafarrekin batera PAULA BEORLEGUI sailkatu da Fase Finalerako Ranking-eko lehenengo hiru postuen artean egoteagatik.