JUDO Hace 6 años

2 Nafar kadete mailako Fuengirolako Europako Kopan

2 Nafar kadete mailako Fuengirolako Europako Kopan

Fuengirolako (Malaga) kadete mailako European Cup lehiatua izan zen otsailaren 15ean eta 16an herri honetako Feria Esparruan.

 

Lehiaketa 15 eta 17 urte bitarteko judokei zuzenduta zegoen eta bertan bi nafar aritu ziren Espainiako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioak hautatu zituelako:

 

   -52 Kg.: Paula Beorlegui.

   -55 Kg.: Gorka Gracia.

 

Paula eta Gorka larunbatean 10:00etatik aritu ziren baina ez zuten domina irabazteko aukerarik izan.

 

Gorka lehiaketa hasi zuen irabazten, lehen Eryk Neumann ingelesaren kontra, eta gero, Joaquin Rovira portugaldarraren aurka. Zoritzarrez, hirugarrenean galdu zuen Azerbaijaneko Ali Hajiyev-en kontra eta ez zuen errepeskarik izan. Arerio honek bosgarren posizioan amaitu zuen.

 

Paula ere nagusitu zen Felicia Granudd suediarrari lehendabizikoan eta bigarrenean, Gaia Massimetti italiarrari. Hala ere, final laurdenetan lehiaketatik kanpo geratu zen Azerbaijaneko Sabina Gadirovaren kontra (hirugarren posizioan amaitu zuena) galdu ondoren. Nafarrak bigarren aukera izan zuen arren, Charlotte Jenman ingelesaren kontra galdu zuen ere bai eta bederatzigarren posizioan amaitu zuen gureak.

 

Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuan.

 

Lehiaketa amaitu eta gero Judo Kontzentrazioa izaten ari da otsailaren 17tik 19ra bi nafarrekin entrenamendu horietan arituz. 

📄 Documentos relacionados