Gure kirolariak ere etxean geratzen dira eta haien entrenamenduen planifikazioak konfinamendua pairatzen du. Hala ere, guztiek egunero entrenatzen dute.
Jaione Ekisoainek ez du alaitasunik galtzen: "Nahiz eta etxean atxilotuta egon, ongi gabiltza. Bakarrik entretenitzen naiz nahiko ongi... zorionez!”.
Hala ere, judoka nafarrak aitortzen du zaila dela bakarrik praktikatzea judoa. "Judogitik tiratzea, hatzetan mina izatea eta halako gauzak bakardadean entrenatzea zaila da. Ezinezkoa da praktikatzea. Hala ere, saiatzen gara kontu espezifikoagoak lantzen. Esate baterako, uchikomi praktikatzen dugu errepikapenak egiten gomekin", kontatzen digu Jaionek.
Hau guztia entrenamendu fisikoa ahaztu gabe, noski. "Sasoian mantendu behar gara eta horretarako jende guztiak etxean egiten dituen ariketak erabiltzen ditugu: flexioak, abdominalak, kokorikatzeak... Nik ez dut material askorik etxean gehiago egin ahal izatekorik".
Dakigunez, orain duela mende erdi batetik baino lehenagotik Judoa Joku Olinpikoen programan dago eta Tokyon izan behar zen aurtengo edizioa kolokan dago. Jaionek argi du: "Bertan behera uztea ezinezkoa da interes ekonomiko handia dagoelako. Beraz, atzeratuko dituzte. Ez dakit noizerako utziko dituzten, baina lehiatuko dira".
Erabakia ezagutu arte, gure kirolariek etxean jarraitzen dute entrenatzen. Jaionek egiten duen moduan: