Ondorengo lerroetan Paulari egindako elkarrizketa irakurri ahalko duzu. Bertan kontatzen digu nola entrenatzen duen etxetik eta noa saiatzen da denbora ahalik eta hobekien pasatzen.
Tatamiren falta nabarmentzen duzu? Nola moldatzen ari zara etxean?
Beno, hasieran ez nekien zer egin ahalko nukeen kiloak ez irabaztekom baina azkenik hiru zatiko entrenamenduak antolatu ditut: lehenengo tartean gure entrenatzaileak bidalitako ariketak egiten ditut, bigarrenean ukichomiak lantzen ditut gomekin, eta hirugarrenean, ukichomiak, lurreko judoa edo beste teknikak praktikatzen ditut ahizparen laguntzarekin.
Modu honetan, arratsaldea pasatu denean mugitu gara eta musika topera jartzen, dena azkarrago pasatzen da.
Kirol planifikazioa jarraitzen duzu?
Aipatu dudan moduan, helburu nagusiena da geldirik ez egotea kiloak ez hartzeko eta gero lan bikoitza ez egiteko.
Zein ariketa motak egiten dituzu?
Zaila dirudien arren, etxean hainbat ariketa egin ditzakegu. Adidez, plantxak edo kardio arkietak.
Gainera, Interneten bidez bila dezakezu kardioa lan egiteko bideoak, zumbaren bitartez esate baterako, eta horrela pultsazioak igo ditzakezu.
Pisuak edo beste kirol materialak izanez gero, erabili ahal dira, edo bestela, etxeko mankuernak sortzea motxilekin, botilekin edo bururatzen zaigunarekin.
Karga hauek aprobetxa ditzakegu ariketak etigeko. Modu berean, egin ahal ditugu sare sozialetan sortzen ari diren erronkak dibertitzeko ariketa fisikoa egiten.
Haserrea, frustrazioa edo nahastea sentitu duzu?
Kontuan izanda etxetik atera gabe gaudela, sentimendu normalak dira. Gehien nabarmentzen dudana tamtamiaren falta da eta frustrazioa normala da ezin duzulako %100kora entrenatzea.
Grabatzen zara entrenatzen? Laguntzen du errutina mantentzen edo taldekideen arteko motibazioa pizten?
Ariketaren eta humorearen arabera. Normalean ez dut grabatzen. Hala ere, pentsatzen ari naiz berrogeialdiko bideoen bilduma egitea.
Zer esango zenieke beste adiskide eta kirolariei?
Batez ere, ez uzteko entrenatzeari. Badakigu kondizioak onenak ez direla, ezta materialak ere. Hala eta guztiz ere, ezin dugu amorerik eman laster bat batean lehiaketak berreskuratuko direlako eta ezingo gara zerotik entrenatzen hasi. Nahiz eta gogorik edo motibaziorik ez izan, pentsatu behar dugu etxean egiten ari garen esfortzuak mereziko duela.
Eta entrenatzeaz gain, zer egiten duzu denbora pasatzeko?
Egunak askar edo motel pasatuko dira norberaren arabera. Ni normalean goiz esnatzen naiz, eskola-eguna bada lagunen arteko bideodeia egiten dugu elkarri laguntzeko etxerako lanak egiten eta arratsaldean lo kuluxka egiten dut edo serie bat ikusten dut entrenatu baino lehen.
Asteburua bada, beste aktibitateak egiten ditut goizean. Esate baterako, margotzea, irakurtzea edo eguzkia hartzea musika entzuten dudan bitartean. Modu berean, aprobetxatzen dut familiarekin egoteko eta etxeko lanak elkarrekin aurrera ateratzeko.
Aurkitu duzu etxean galduta edo ahaztuta zeneukan zerbait?
Familia! Karkar! Txantxak alde batean uzten, Rubik laukia aurkitu dudanez, saiatzen ari naiz nire errekorra gainditzen. Armairuak ere garbitu ditut eta ahaztutako arropa (agian Narniatik etorritakoa) aurkitu dut.
Trastelekutik hartu duzu zerbait?
Nintendo bideokonsola berreskuratu dut lehen ez neukalako jokatzeko denborarik.