JUDO Hace 6 años

#NikEtxeanEntrenatzenDut Julen Tororekin

#NikEtxeanEntrenatzenDut Julen Tororekin

Judo Teknifikazio Zentroko kidea den Julen Torok kontatu digu nola entrenatzen duen konfinamenduan eta nola bizi ari den koronabirusak sortutako egoera.

Egun batetik bestera, tatamitik etxeko zorura. Nola daramazu?

Erraza ez den arren, ariketa asko bidaltzen dizkigute deskonektatzeko eta sasoia mantentzeko. 

Nahiz eta mugak izan, kirol planifikazioa jarraitzen duzu? 

Prestatu dizkiguten ariketak egokituta daude etxean aritzeko.

Zein motako ariketak egiten dituzu? 

Mankuerna pare bat dudanez, bizeps, trizeps, sorbaldak etab. lantzen ditut. Gainera, lorategia dugunez tokia aprobetatzen dut gomekin aritzeko, errutinak eta indarra eta erresitentzia lantzeko zirkuituak egiteko. 

Haserrea, frustrazioa edo nahastea pairatu duzu egun hauetan? 

Egia esan, lehenengo egunetan haserre nengoen. Izan ere, astoratuta momentu batzuetan ere bai. Hala ere, gero egoera hobeto ulertu nuen eta moldatu naiz.

Grabatzen zara entrenatzen? Taldekideekin partekatzen duzu? 

Bideo pare bat grabatu dudan arren, ez nago ohituta. Nahiago dut nire kabuz aritu.

Zer esango zenioke beste adiskide eta kirolariei? 

Pazientzia izan eta eutsi behar dugula laster egoera gaindituko dugu eta.

Pertsonalki, entrenamenduekin jarraitzearekin batera, zer gehiago egiten duzu denbora pasatzeko?  

Ez naiz gauza handirik egiten ari: klaseko lanak, serie batzuk ikusi, baratza zaindu, besterik ez.

Ikus ezazu Julenek bidalitako bideoa

 

 

📸 Más imágenes