JUDO Hace 5 años

EJKEEF - "Proiektu bat nire klubean" - Urriaren 9a, ostirala.

EJKEEF - "Proiektu bat nire klubean" - Urriaren 9a, ostirala.

 

Espainiako Judo eta Kirol Elkartuen Errege Federazioak ekimen berri bat jarri du abian ostiralero, irailean eta urrian, "Proiektu bat nire klubean" lemapean.

 

    YouTubeko kanalaren bidez, Estatuan nahiz nazioartean garatzen diren hainbat proiekturen berri emango da. Horietako asko Klubeko lanera estrapola daitezke.

 

    Datorren ostiralean, urriak 9, "JUDO APIR - ASOCIACIÓN PRO-INFANCIA RIOJANA". Proiektu hori Francisco Olivenzak garatu du, eta haurtzaroari nola lagundu erakutsiko du, gure kirolaren izaera solidario eta integratzaileena baloratuz.

 

    Ekimen horrek argi uzten du judoaren pedagogia eta balioak gizartearen zerbitzurako tresna gisa erabiltzen direla, eta erraz jar daitekeela abian federazioaren, eskolaren eta klubaren inguruan.

 

Informazio guztia hemen irakurri dezakezu.