JUDO Hace 5 años

Juan Carlos Barcos hautatu dute berriro Espainiako Judo eta K.E. Federazioko lehendakari.

Juan Carlos Barcos hautatu dute berriro Espainiako Judo eta K.E. Federazioko lehendakari.

 

Juan Carlos Barcos Nagore nafarra Espainiako Judo eta Kirol Elkartuen Errege Federazioko lehendakari hautatu dute berriro Madrilen egindako Batzar Orokor Berezian, 2020ko azaroaren 22an (igandea). Batzar horretan, erabateko gehiengoa lortu zuen, 79 boto izan baitzituen, alde.

2020-2024 urteen bitartean, Juan Carlos Barcos Espainiako Judo eta K.E. Federazioaren buru izango da bostgarren aldiz.

Aipagarria da, halaber, Juan Carlos Barcosek, nazioartean, gaur egun Munduko Arbitraje Zuzendari kargua betetzen duela, eta Nazioarteko Judo Federazioko Batzorde Betearazleko kidea dela.