JUDO Hace 5 años

JIU-JITSU GRADUAREN AZTERKETA EGITEKO ORDUTEGIAK. 2020-12-19

JIU-JITSU GRADUAREN AZTERKETA EGITEKO ORDUTEGIAK. 2020-12-19

 

JIU-JITSU graduko pasatze-azterketa abenduaren 19an (larunbata) egingo da, 16:00etatik aurrera, Larrabide Estadioko Arte Martzialen Aretoan. Hona hemen izena eman duten klub bakoitzeko kirolarien ordutegia.

Aurreko edizioetan ez bezala, eta Covi-19aren pandemiak eragindako osasun-neurriak direla eta, ikasleek Larrabide estadioaren sarrerako atean egon beharko dute azterketa egiteko ordua baino 15 minutu lehenago; izan ere, ordu berean deitutako guztiak batera sartuko dira eta talde horretan daudenak bakarrik sartu ahal izango dira.

Era berean, Federazioak estadioari ematen dion zerrendan agertzen diren irakasleak bakarrik sartzen ahalko dira, eta bertan adieraziko da nor sartuko den ordu bakoitzean. Hori dela eta, irakasleren batek bere ikasleekin azterketara joateko interesa badu, abenduaren 16ko eguerdiko 12:00ak baino lehen adierazi beharko digu, zerrendan sar dezagun, bere klubeko ikasleei dei egiten zaien ordutegiaren barruan eta sarrera ahalbidetzeko.

AZTERKETA ORDUTEGIA

SARTZEKO ATEAN EGON BEHARREKO ORDUA

 

AZTERKETA ORDUA

 

TALDEAK

15:45 H.

16:00 H.

.- BERTXARRI.

 

16:15 H.

16:30 H.

.-ECHAVACOIZ

.- ROCHAPEA.

 

 

GARAIZ IRISTEA eskatzen da, deitutako orduari dagokionez.

Azterketa Judogui ZURIAREKIN eginen da.

Kovid neurriak aplikatuko dira.