JUDO Hace 5 años

XXXIII. JDN 2020ko emaitzak eta diplomak

XXXIII. JDN 2020ko emaitzak eta diplomak

 

2019-2020 denboraldiko Nafarroako XXXIII. Judo Kirol Jokoen emaitzei dagokienez, eta Covid-19 pandemiaren ondorioz martxoaren erdialdean alarma ezarri zenez, ezinezkoa izan zen kategoria bakoitzerako (Kimu, Haur, Kadete) aurreikusitako jardunaldi guztiak egitea. Edizio honi dagokion azken sailkapena ezartzeko, Federazio honetako Zuzendaritza Batzordeak AZKEN sailkapena egitea erabaki du, otsailean egin ziren jardunaldietan lortutako emaitzen arabera.

Kimu kategorian, jardunaldi bakarra egin zenez, azken sailkapenaren emaitzak eta egindako jardunaldien emaitzak berdinak dira.

Haur eta kadete kategorietan bi jardunaldi egin ziren eta beraz, azken sailkapenaren emaitzak irizpide hauei jarraituz lortu dira:

1. Egindako bi jardunaldietan lortutako puntuen batura.

2. Berdinketa izanez gero, asistentzia kontuan hartu da.

3. Berdinduta jarraitzen badute, biak maila berean sailkatzen dira.

 

Erantsitako dokumentuan dituzue KIMU, HAUR ETA KADETE kategorietako XXXIII. JDN 2020ko AZKEN SAILKAPENAREN emaitzak.

Nafarroako Judo eta D.A. Federazioak, Zuzendaritza Batzordeak hala erabakita, lortu duten emaitza egiaztatzen duen domina eman ezin zaienez, DIPLOMA bat egin da azken sailkapeneko judoka bakoitzarentzat. Diploma horiek Klubera bidali dira, eta han helaraziko dizkizuete.

📄 Documentos relacionados