JUDO Hace 5 años

JUDO ETA JIU-JITSU ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELAKO 2. IKASTAROA 21-02-27

JUDO ETA JIU-JITSU ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELAKO 2. IKASTAROA 21-02-27

Larunbat honetan, hilak 27, ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELAren Judo eta JIU-JITSUko 1. eta 2. Danak lortzeko 2. ikastaroa izango da Iruñeko Larrabide Estadioan. 

 

Larunbat honetan ere, Judoko eta Jiu-Jitsuko 3. Dan eta hurrengoetara pasatzeko azterketen prestakuntza ikastaroak emango dira.

 

Ikastaro guztiak (Gela + ikastaroak) Iruñeko Larrabide Estadioko Arte Martzialen aretoan izango dira ondorengo ordutegiak jarraituz:

 

  • 10:00etatik 13:00etara: Etengabeko Formakuntzako Gelako JIU-JITSU ikastaroa.

  • 16:00etatik 19:00etara: Etengabeko Formakuntzako Gelako JUDO ikastaroa.

Modu berean, DEFENTSA PERTSONALEKO ikataroak goizez emango dira.


Ikastaro horietan izena eman duten GUZTIEK (Judokoan, Jiu-jitsukoana, Defentsa Pertsonalakoan) puntualak izan beharko dute. Hasi baino 15 minutu lehenago joatea gomendatzen da. Uneoro bete beharko dute ezarritako osasun neurri lagungarrien protokoloa, izena eman duten guztiei eman zaiena jakinaren gainean egon daitezen.


GUZTIEK judogiz jantzita sartu beharko dute instalazioan.


Ikastaro horietara joaten diren GUZTIEK, larunbat honetan lehen aldiz etortzen badira, behar bezala betetako Covid klausula (eredua eransten da) agiria eman behar diote irakasleari. IKASLEREN BATEK EZ BADU DOKUMENTU HAU AURKEZTEN, EZIN DU IKASTAROAN PARTE HARTU. Agiri hau ikastaroko lehen egunean aurkeztu behar da eta ikasleak izena eman duen ikastaro guztietarako balioko du. Ez da beharrezkoa egunero aurkezteaea.



📄 Documentos relacionados