JUDO Hace 5 años

ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELA JUDO / JIU-JITSU 21-03-27

ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELA JUDO / JIU-JITSU 21-03-27

Martxoaren 27an, ETENGABEKO FORMAKUNTZA GELAren JUDOko eta JIU-JITSUko 1. eta 2. Danak lortzeko ikastaroak izango dira. Guztira 8 ikastaro programatu dira ekaineko azterketak prestatzeari begira. 

 

Etengabeko Formakuntza gela aurten estreinatu da eta arrakasta handia du. Izan ere, federatuek bete dituzte plaza guztiak eta lagun batzuk kanpoan geratu dira.

 

Jiu-Jitsu ikastaroa, larunbatean, hilak 27, Larrabide Estadioko Arte Martzialen aretoaan izango da ondorengo ordutegian: 10:00etatik 13:00etara.

 

Judo Ikastaroa, larunbatean, hilak 27, Tuterako Shogun Gimnasioan (Auzoko Etorbideko 3.a) 16:00etatik 19:00etara izango da.

 

Parte hartzaile guztiek 15 minutu lehenago iritsi eta esleitutako protokoloa bete beharko dute. Erantsitako dokumentuan, protokoloa ikusi ahalko duzu.

 

Modu berean, guztiek judogiz jantzita sartu beharko dute.

 

Ikastaro honetan parte hartzen dutenek, larunbat honetan lehen aldiz etortzen badira, irakasleari "Covid klausula" agiria eman beharko diote (eredua eransten da), behar bezala beteta. IKASLEREN BATEK EZ BADU DOKUMENTU HAU AURKEZTEN, EZIN DU IKASTAROAN PARTE HARTU. Agiri hau lehen egunean aurkeztu behar da eta ikasleak izena eman duen ikastaro guztietarako balio du. Ez da beharrezkoa ikastarora joaten den egun guztietan entregatzea.

📄 Documentos relacionados