JUDO Hace 5 años

Junior mailako Nafarroako Txapelketa (Parte hartzaileak, krokisa, dokumentazioa, ordutegiak...)

Junior mailako Nafarroako Txapelketa (Parte hartzaileak, krokisa, dokumentazioa, ordutegiak...)

Junior  mailako Nafarroako Judo Txapelketa lehiatua izango da datorren igandean, hilak 18, Iruñeko Mendillorriko Trinketean.

Honekin batera doan dokumentuan duzu lehiaketan aplikatuko den COVID-19 PROTOKOLOA. PROTOKOLOARI buruzko bi dokumentu daude, bata zehatzagoa eta bestea laburtuagoa. Mesedez, irakurri eta kontuan izan arau hauek kiroldegiko egonaldian.

Kiroldegiko kantxaren KROKISA ere erantsi da. Bertan adierazten dira jarraitu beharreko eremuak eta mugikortasun-ibilbideak.

Lehiaketan aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, fitxategi hauek ere erantsi dira:

 

  • Covid klausula - Adingabeen baimena - Datuen onespena: ADINGABEEK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIA.
  • Covid klausula - Datuak erabiltzeko baimena: HELDUEK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIA.

 

Kirolariren batek ez badu dokumentu hau ematen, EZINGO DU LEHIATU.

Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

Ikus ezazu erantsitako dokumentuan IZENA EMAN DUTENEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA. Apirilaren 13, 14 eta 15ean, zuzenketak edo aldaketak egin ahal izango dira posta elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara: secretaria@fnjudo.com

 

ORDUTEGIAK

1) 1. BLOKEA:


.- Pisaketa: 8:30etik 9:00etara. 9:00etan ATEA ITZIKO DA eta ezingo da instalazioan sartu.
.- KategorIaK:
          .- Gizonezkoen -60 Kg eta -66 Kg.
          .- Emakumezkoen -48 Kg., -52 Kg eta -57 Kg.
.- Epaileen bilera (arbitroak – kronometratzaileak): 9:00etan.
.- Lehiaketa: 9:30etik 11:30era.
.- Dokumentazioa: GUZTIEK, pisatu aurretik, covid klausula-dokumentua eman beharko dute. Ematen ez badute, ezin izango dute lehiatu.

 

 2) 2. BLOKEA:
.- Pisaketa: 11:15etik 11:45era. 11:45ean ATEA ITZIKO DA eta ezingo da instalazioan sartu.
.- KategorIaK:
          .- Gizonezkoen -73 Kg., -81 Kg. -90 Kg., -100 Kg eta +100 Kg.
          .- Emakumezkoen -63 Kg., -70 Kg., -78 Kg. eta +78 Kg.
.- Epaileen bilera (arbitroak – kronometratzaileak): 11:45ean.
.- Lehiaketa: 12:15etik 13:15era.

.- Dokumentazioa: GUZTIEK, pisatu aurretik, covid klausula-dokumentua eman beharko dute. Ematen ez badute, ezin izango dute lehiatu.

 

Klub eta bloke bakoitzeko entrenatzaile bat bakarrik sar daiteke.

Ezin da jendea sartu.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados