Maiatzaren 22an, larunbata, Iruñeko Larrabide estadioan izango da Judoko "Etengabeko Prestakuntza Gela" programaren zortzi ikastaroetako zazpigarrena.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten judoken taldea goizeko 10:00etatik 13:00etara joango da, eta arratsaldeko taldea, berriz, 16:00etatik 19:00etara.
Ikastaro hauetan parte hartzen duten judoken helburua da Judoko "Etengabeko Prestakuntza Gela" programaren 6 blokeak gainditzea. 6 bloke horiek gaindituta, 1. mailako (Dan) edo 2. mailako (Dan) azterketa egin dezakete, epaimahaiaren aurrean pausorik eman gabe. 3. mailako azterketa egin nahi dutenentzat eta hurrengoentzat, azterketa metodoarekin jarraituko da epaimahaiaren aurrean.
Beste autonomia-erkidego batzuetan dagoeneko aplikatzen da metodo hori DAN lortzeko, baina Nafarroan, aurten jarri da abian, eta nabarmentzekoa da Judokek harrera ona izan dutela, leku-kopurua osatu arte bete baitira.
Hurrengo ikastaroa, denboraldiko azkena, ekainaren 5ean izanen dira, Iruñeko Larrabide estadioan.