KARATE Hace 1 mes

Naroa Ayerdi 5. izan zen Europako Txapelketan

Naroa Ayerdi 5. izan zen Europako Txapelketan

Naroa Ayerdi nafarrak bosgarren postuan (kumite junior -53 kg) bukatu zuen Limassolen (Txipreko Spyros Kyprianou Athletic Center) jokatu zen kadete, junior eta 21 urtez azpiko Europako Txapelketan.

Lehen kanporaketan, Naroak 3-0 irabazi zion Ghinia Sofia Errumaniako ordezkariari, eta emaitza berarekin irabazi zion gero Tatiana Iaskovi (Israel). Gauza bera egin zuen final laurdenetan Bianca Capone italiarraren aurka, markagailua 1-0ean utziz. Finalerdietan ezin izan zuen Leonor Gonçalves portugaldarraren aurka (0-6), ondoren txapelketako zilarrezko domina lortu zuena; eta brontzezko domina lortzeko borrokan, Panka Torok hungariarrak 0-4 irabazi zion nafarrari.

5. postu bikaina Naroa Ayerdirentzat Europako Federazioak antolatutako goi-mailako hitzordu honetan. Bertan, 47 herrialdetako 1.200 gaztek baino gehiagok hartu dute parte.

Zorionak!