Mohammed Hamdik zilarrezko domina irabazi zuen Polonian izandako 2023ko Europako Jokoetan.
Kanku Gimnasioko borrokalari nafarrak txapeldunordea izan zen 86 kilo baino gutxiagokoen full contact modalitatean. Lehiaketa honetan Espainiak 57 titulu lortu zituen.
Final laurdenetan Mohak Italiako Elios Lulaj-i irabazi zion, finalaurrekoan Europako txapelduna den Ukraniako Artem Melnyk-i eta finalean Poloniako Robert Krason-en aurka galdu zuen.
Zorionak!
Argazkia: COE.