Emaitzak:
Iñaki Azkaratek Condigliani frantsesaren aurka egindako izugarrizko borrokan lehenak irabazi zuen puntu gehiagorekin.
Denis Sukhanov-ek boxeoan Bilboko Setien-i irabazi zion puntu gehiagorekin.
Julio Vargas gailendu zen Boujama kanporatu zutelako.
Mikel Cortes (mma) Ciril Crochet-i nagusitu zitzaion (beste behin, Mikelek teknika handia erakutsi zuen lurrean).
Jari Erdozainek Oswaldo Gym-eko Lolori irabazi zion puntu gehiagorekin bien arteko borroka bikainean.
Oliver Thindak KO egin zion 2. erasoaldian Oswaldo Gym-eko Oleg-i; Oleg-ek ausardia handiz baina buru gutxirekin eraso zion Thindari, eta olanara erori zen.
Aitorrek WAKO-ren Europako tituluaren defentsa egin zuen laugarren aldiz. Bigarren erasoaldian Eguzkizak kontraeraso bikain bati esker Paul Douglas (Ingalaterrako kickboxing-eko eta thai-ko txapelduna) lurrera bota zuen eta ingelesak ezin izan zuen berriro jaiki. Esan beharra dago ingelesak bi kiloz gainditu zuela pisua eta Aitorren anai nagusia zirudiela!
Horrez gain, omenaldi hunkigarria egin zioten Jose Vicente Eguzkizari: Anaitasunako pantailan jarritako bideo baten bidez, Eguzkizaren kirol ibilbidea eta Kankun jardundako 26 urteak gogoratu ziren. Bideoa aurrerago jarriko da Interneten, denek ikus dezaten, Rafa Martin eta Sandorren mezuekin, Marokoko Younes Pinorekin, Miamiko Raul Llopis-ekin, eta abar. Benetan hunkigarria izan zen, eta ikusleek eskertu zuten.