LUCHA Hace 6 años

Nafarroa podiumera bere estreinaldian

Nafarroa podiumera bere estreinaldian

Estreinaldi ezinhobea selekzio nafarrarena larunbatean, hilak 16, Madrilgo Kirol-Kontseilu Goreneko (CSD) instalazioetan izandako Senior kategoriako Espainiako Autonomien Arteko Txapelketan podiumeko bigarren tokira igo baitzen

Orain duela gutxi federazio autonomikoa sortu eta gero, soilik finalean galdu zuen bere estreinaldian. Hain zuzen ere, Galiziak kendu zion lehenengo postua 6-3 irabazi eta gero. Galiziarrak iaz ere txapeldunak izan ziren.

Lehiaketa honek 3 modalitateko (Borroka Grekoerromatarra, Emakumezkoen Borroka eta Librea) 9 borrokaldi izan zituen txanda bakoitzean. Senior kategoriako txapelketa zenez soilik Burlatako Borroka Klubako kideek lehiakatu zuten. Aurreko fasean, gure ordezkariek Galiziakoei eta Madrilgoei gailendu zieten bi norgehiagoetan 5-4 irabaziz.  

Final-erdietan Murtzia gainditu zuten 5-4 ere bai. Zoritxarrez, final-erdietan Andaluzia irabazi eta gero, galiziarrek nafarrei gailendu zieten 6-3.

Izen propioen artean, azpimarratu behar da Aintzane Gorriak borrokaldi guztiak irabazi zituela 76 kiloko kategorian eta Oihane Vallezek berdina egin zuela 53 kilokoan Japonian izandako kontzentraziotik itzuli eta gero.

José Manuel Menéndezek taldea zuzendu zuen eta honako hauek izan ziren gure ordezkariak: 

Emakumezkoen Borroka.

• 53 Kg: Oihane Vallez.

• Kg: Maialen Guelbenzu eta Miren Huarte.

• 76 Kg: Itziar Rekalde eta Aintzane Gorria.

Borroka Librea.

• 65 kg: Iñaki Arbea.

• 86 kg: Vladislav Aleksandrov

• 125 kg: Ahmed Ahmedov.

Borroka Grekoerromatarra.

• 67 kg: Atanas Atanasov.

• 87kg: Lyubomir Borislavov.

• 130 kg: Yusein Ibraimov.

📸 Más imágenes