Gure borrokalari Aintzane Gorria hautatua izan da otsailaren 10etik 16ra Erroman izango den 2020ko Senior Mailako Europako Txapelketan lehiatzeko.
Aintzanek 50 kiloko kategorian borrokatuko du eta Espainiako Selekzioko 10 kiderekin arituko da txapelketa honetan.
Lehiaketa hau azterketa ona da Tokioko Joku Olinpikoetarako sailkapen-txapelketei begira.
Nafarroako Borroka Federazioko Zuzendari Tekniko Jose Manuel Menendez Lopezek lagunduko dio borrokalari nafarrari lehiaketa honetan.
Zorte on opa diogu bai Aintzaneri, bai espedizio nazional osoari.