Azken egunetako euriteen eta ondorengo izozteen ondorioz, elur estaldura oso baldintza gogorretan dago. Izotz geruza hau konstantea da eta nonahi topatu dezakegu 2.000 metroetatik behera. Asteburu honetarako, elurte garrantzitsuak espero ditugu, elur gogor honen gainean kokatuko direnak; 50 zentimetrotik gorako elur pilaketa espero dugu, eta beraz elurjausi arriskua nabarmen igoko da.
Baldintza horiek direla eta, asteburuan zehar egiten ditugun ibilbideen planifikazio egokia eskatzen dizuegu, zuhurtzia haundiz prestatuz, meteorologiak eta elur baldintzak okerrera egingo baitute orduek aurrera egin ahala.
Elur-jausien biktimak (DVA, pala eta zunda) bilatzeko eta erreskatatzeko tresnak eramatearen garrantzia eta beharra azpimarratzen dizuegu eta horiek behar bezala erabiltzen jakitea, gure burua trebatuz eta ingurune honetan segurtasunez funtzionatzeko beharrezkoak diren teknikak landuz. Asteburu honetako baldintzak ikusita, egun interesgarriak izan daitezke erreskate teknika hauek ingurune seguru batean freskatu eta praktikan jartzeko. Honetaz gain, kota altuagoetara joanez gero, ezingo ditugu ahaztu pioleta eta kranpoiak, hainbat lekuetan izotza bistan egon daitekelako haizearen eraginez.