https://
Mendiko zinemagintza onenaren urteko hitzordua Iruñeako Golem zinemetan otsailaren 8tik 11ra
- Programazioan 11 pelikula proiektatuko dira, horietatik 8 BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian sarituak
- Golem Baiona zinemetan egunero bi saio eskainiko dira (17:30 eta 20:00), bietan pelikula berdinekin
- Lau egunetako sarrera bonua 20€an eta banakakoak 6€an eskuratu daitezke zinemetako takilan edota golem.es webgunean
"
title="YouTube video player"
frameborder="0"
allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture"
allowfullscreen>
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Iruñeako Golem Baiona zinemetara itzuliko da otsailaren 8, 9, 10 eta 11ean. Mendi Tourrak 6. edizioa ospatuko du Nafarroako hiriburuan, mendi zinemagintzaren urteroko hitzordua bilakatu da, eta saioetara bertaratzen direnek gaitegi horretako pelikula onenekin eta berrienekin gozatuko dute berriz ere.
Mendi Tour 2021 zirkuituko lehen hitzorduetako bat da Iruñeakoa. Donostia eta Zangozan -bihar, otsailak 5 ostirala, egingo da bertan bigarren eta azken saioa, Karmengo Entzutegian, 19:00etan-, eskaini diren aurreko saioetan edukierak osatu dira, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz, areago pandemia garaiotan.
Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Gasteizko programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 11 film eskainiko dira. Azpimarratzekoa da horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Iruñeako aurtengo programazioak.
Hillary – Ocean to Sky, Everest – The Hard Way, Out of the Blue,... zinema-titulu handiekin batera, izen handiko zuzendariak nabarmentzen dira, hala nola Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edo Mike Douglas & Anthony Bonello tandema.
Horrez gain, hiru euskal ekoizpen daude:
- Arriesgarse a Vivir, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet bezalako alpinistekin. The Walk On Project Fundazioaren produkzioa da, Santiago Ron zuzendariarena. [Fundazioko ordezkariek aurkeztuko dute filma Iruñean]
- Mendian Hil, Hirian Hil Iñaki Peña zuzendari eta zainketa aringarrien mediku espezialistaren lana, Euskarazko Film Onenaren Saria irabazi zuena Mendi Filmen. [Iñaki Peña bera, Jorge Nagore kazetaria eta Elena Sagaseta de Ilúrdoz SOS Himalayako ordezkariak aurkeztuko dute]
- Mikel Sarasola kayaker donostiarrak zuzendutako The Tears of Shiva. [Sarasola bera izango da Golem Baionan aurkezle, eta Antxon Arza zenari omenaldi xumea eskainiko dio]
Egun bakoitzeko bina saio eskainiko dira, 17:30ean hasita lehena, eta 20:00etan bigarrena, bietan pelikula berdinekin. Sarrerak on-line eskura daitezke www.golem.es webgunean nahiz www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan, eta baita zinemetako leihatilan bertan ere. Lau eguneko bonoak 20€ balio du, eta bakarkako sarrerek 6€. Aretoko aforoa mugatua izango da, eta osasun-prebentzioko neurriak hartuko dira aretora sartzean.
Mendi Film Festival elkartea eta Golem zinemak enpresa dira antolatzaileak. Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federakundea, Skimetraje zine jaialdia, eta Poloniako Kultura Institutua-Instituto Polaco de Cultura dira laguntzaileak.