Nafarroako Banakako Ultra Txapelketa lehiatuko dute BUTS Andoin Antsoain lasterketan uztailaren 24 eta 25ean.
Lasterketaren izen-ematea irekita dago. Esteka honen bidez egin dezakezue, bertan informazio gehiago ere duzue http://www.basqueultratrail.com/gasteiz-irunea-2/
Buts Txiki Andoin-Antsoain lasterketa Andoingo plazatik (Asparrena) abiatuko da uztailaren 24an, larunbatean, 8: 00etan. Lehen korrikalariak Antsoain/Antsoaingo Udaletxe Plazako helmugan izango dira 15: 00ak aldera. Korrikalariek 18 orduko muga izango dute ibilbidea osatzeko (kontrola igande goizaldeko 2: 00etan itxiko dute). Andoin-Antsoain Euskal Herriko hiru hiriburuak eta Nafarroakoa lau ultra trailetan lotzen dituen Basque Ultra Trail Series II zirkuituko bigarren proba puntuagarria den Gasteiz-Iruñea desafioan kokatzen da.